Deun-Andoni'ren erantzunkintzea

 

            Aintza Atteari

            Ta Semiari.

            Goteunari be

            Batera:

            Andoni Deunak

            Bere egipen eder deunetan

            Emoten dautsen

            Aintzea.

 

Donoki-indarra

Biletan bozu,

Aor erijotz,

Itxukeri illun,

Usteri loi ta zoritxarra,

Bata Gotzaiztua ber-bera,

Andoni'gandik

IƱesten

Gexuak arin

Bizkortzen

Estuntza aztunak azkatuten

Ta baretuten

Beinguan

Itxasua be...

Goyan daukan almen andija

Andoni'k olan

Darakus.

      Gorputzaren zati gexorik

Ala gauzaren bat-edo-bat

Galduta daben

Gaste nai zarrak

Deunari eskatu ezkero

Artu oi dabe

Osorik.

      Galbide ilgorrak

Aldendu

Ta neke zarrak

Kendu daroyaz

Andoni'k

 

Sukarrieta, 1899-V-13

 

El Correo Vasco, 1899-Bagila-13